Nafarroako Foru Komunitatean euskarari buruzko ebazpena
Europako Hizkuntz Gutxituen Bulegoko (EBLUL) Batzar Nagusiak, Europear Batasuneko
15 estatuetan dauden hizkuntza gutxituak ordezkatzen dituenak, Iraileko 13an
Helsinkin edukitako biltzarrean ondoko ebazpena onartu du:
Europako ezaugarririk bereizgarrienetakoa hizkuntza eta kultur aniztasunean
datza, gehien batean lurralde txikietan hedatuak. Hizkuntza eta kultur herentzia
erraldoi hau babestu eta zaindu behar dugu, ahalegin bereziak egin arren mehatxupean
dauden hizkuntz gutxitu hauengan. Hizkuntzen hauen hiztunek eremu publiko
eta pribatuan erabilpenaren eskubideak dute. Printzipio hauen kontra Iruñeko
udal agintariek (Nafarroako Foru Erkidegoko hiriburukoak) aplikatzen ari diren
erreformak era ezkor batean mugatzen ari dira euskaren erabilpena. Euskara
gure erkidegoan arriskuan dagoen hizkuntza bakarra da eta horregatik ez ditu
jasan behar erreforma hauen ondorio kaltegarriak.
Iruñeko udal agintariek hartutako erabaki hauek kontra egiten dute
Europako Erakundeen hizkuntz politikaren oinarriekin, bai hitzetan bai izpirituan,
eta zehatz-mehatz, Erregioko Zein Gutxiengoen Hizkuntzei Buruzko Europako
Kartaren kontra. Are gehiago 18/1986 Foru Legearen izpirituaren kontra egiten
du, hots, administrazio publikoen konpromisoa euskararen babesa eta garapenarekin.
Hau dena kontutan hartuz, EBLULek salatzen du Iruñeko udal agintariek
egin dituzten erreformek eragin handia izango dutelako Iruñeko elebidun
paisaia hiltzen eta baita euskararen erabilpenaren murrizketa udal administrazioaren
aurrean ere.
Arrazoi hauengatik, udal agintariei, eta espreski Gobernu Batzordean dauden
taldeei, euskararen inguruko politiken berrikuspena eskatzen diegu eta bereziki
politika hau Erregioko Zein Gutxiengoen Hizkuntzei Buruzko Europako Kartan
definitutako eredura egokitzea.